ES | EN | FR | EU

  Gure urdaiazpikoa

Benetako ezkur-urdaiazpiko iberikoa lortzeko nahitaezko baldintza dehesa da (ezkur asko duen basoa), bertan txerriak askatasun osoz hezitzen dira. Bera gabe, ezin liteke % 100 erregimen estentsiboko ezkur-urdaiazpiko iberikoa.

La Olla tabernako Extremadurako jatorri izena duten ezkur-urdaiazpiko iberikoak, dehesan heziak dira eta gure zentzuetan eragina duten zenbait parametroei esker ezagunak dira:

  • Ikusmena: Kolore gorri bizi eta distiratsua dute eta nakar koloreko koipea.
  • Ukimena: Arinak dira, zetakoak eta koipearekin bat eginik samurtzen dira.
  • Usaimena: Goxoak eta barrenkorrak dira.
  • Dastamena: Ahosabaian sentsazio txundigarriak dira, ahoan belusa edukiko bagenu bezala, desegite geldoa eta zapore amaigabekoa.

Gure Extremadurako ezkur-urdaiazpiko iberikoak lortzeko 36 hilabete baino gehiago egon behar dira sotoan.

La Olla tabernan Extremadurako etxeekin lan egiten dugu bertako artisau-tradizio jakituria mantentzen dutenak elikagaiak egiterakoan. Mendeetako esperientzia dehesa izeneko ekosistema bereziarekiko begirunean oinarritzen da. Bertan arteak, artelatzak eta erkametzak daude eta txerri iberikoak haietaz elikatzen dira, txerri hauekin ezkur-urdaiazpiko iberiko ospetsua egiten da Extremadurako jatorri izenekoa, sotoan 36 hilabetez lehortuta, jateko punturik onenean egon arte. Urdaiazpiko bakoitzaren kalitatea kontrolatzen da zikloaren hasieratik, aukeraketa, elikadura, animalien hazkuntza, banaketa eta salmenta arte. Hau dena jaki ezin goxoago hau zuengana hel dadin bere berezitasun gastronomiko guztiekin.