ES | EN | FR | EU

  Ongi etorriak La Olla tabernara

Jamones en el bar La Olla

La Olla tabernan kalitaterik oneneko elikagaiak eskaintzen dizkizuegu pintxoekin batera dasta ditzakezuenak. Barran janari selekzio harrigarria dugu eta gure bezeroek egunero gozatzen dute behin eta berriro itzuliz jakin badakitelako gure urdaiazpikoa, Extremadura eta Salamancako mendikateen onenen artean aukeratua dena, ezin hobea dela, gure hegaluzea, antxoak, Cariñena bikaina, ardo selekzioa, ogitarteko aniztasun handia, urdaiazpiko eta gazta nahasketak, eta gure errazioak bezala. Elikagai hauen aukerak La Olla taberna erreferentzia tokia egiten dute Euskal Herriko pintxoen gastronomia ezagunaren barruan.

Benetako ezkur-urdaiazpiko iberikoa lortzeko nahitaezko baldintza dehesa delakoa da (ezkur askodun basoa), bertan txerriak askatasun osoz hezitzen dira. Bera gabe, ezin liteke % 100 erregimen estentsiboko ezkur-urdaiazpiko iberikoa lortu.

La Olla tabernan ditugun Extremadurako jatorri izena duten ezkur-urdaiazpiko iberikoak dehesa izenekoan heziak dira eta gure zentzuetan eragina duten zenbait parametroei esker ezagunak dira:

  • Ikusmena: Kolore gorri bizi eta distiratsu dute eta nakar koloreko koipea.
  • Ukimena: Arinak dira, zetakoak eta samurrak, koipearekin bat eginik.
  • Usaimena: Goxoak eta barrenkorrak dira.
  • Dastamena: Ahosabaian sentsazio txundigarriak dira, ahoan belusa edukiko bagenu bezala, desegin geldoa eta zapore amaigabekoa.

Gure Extremadurako ezkur-urdaiazpiko iberikoak lortzeko 36 hilabete baino gehiago egon behar dira sotoan.

  Cenas de empresa y de navidad

¡Descubre nuestros menús de grupo y haz tu reserva para cenas de empresa o navidad!

  946 791 440

  Reservas